Bibliografian –oinarrizkoan zein osagarrian– aipatzen diren eskuliburuak erabil daitezke ikasgaia prestatzeko. Halaz ere, Microeconomía: Consumo y Producción eskuliburua izan daiteke guztietatik egokiena, bereziki ikasgaiari eta urrutiko irakaskuntzari ondoen egokitzen zaiolako.
Irakasle-taldearen iritziz, ikasleak ondoko urratsak eman behar ditu:
Irakur ezazu kapitulu teoriko bakoitza eta zedarritu itzazu kapitulu horretako oinarrizko kontzeptuak. Saia zaitez arrazoitzen, eta ez ikas ezer buruz.
Egin itzazu test erako ariketak eta problemak. Zure erantzuna arrazoitzea ezinbestekoa da. Ahal baduzu begira ezazu disketean; han izango duzu laguntza zure erantzunak zuzenak edo okerrak diren jakiteko; azalpenak ere han izango dituzu. Disketean begiratzerik ez baduzu, jo ezazu gai bakoitzaren amaiko erantzunetara.
Galderetan eta problemetan gogoratzen ez duzun edo ezagutzen ez duzun kontzepturen bat agertzen bada, har ezazu terminoen hiztegia eta kontsulta ezazu han kontzeptu hori. Kontzeptuaren bukaeran dauden galderetan ageri da bere aplikazioa.
Bukatzeko, gai guztiak ikasi eta gero egin itzazu azterketa batzuk praktika modura. Kontrola ezazu denbora eta zuzendu ezazu azterketa zertan huts egin duzun ikusteko.
