Kasmaterialak:
Oinarrizko bibliografia.
Berariazko eskuliburua prestatu da ikasgaia urrutiko irakaskuntzaren beharretara egokitu ahal izateko: Microeconomía: Consumo y Producción, Centro de Estudios Ramón Areces argitaletxea (Tomás Bretón kalea, 21 zk.; tel.: 914675291). Nolanahi ere, ikasgaiaren egitarauaren zati handiena presta daiteke, halaber, erdi-mailako mikroekonomiaren beste edozein eskulibururekin, bibliografia osagarrian ageri direnekin, esaterako.
Microeconomía: Consumo y Producción eskuliburuaren egitura eta ikasgaiaren egitaraua bat datoz. Egitarauan 16 gai teoriko ageri dira (horietatik 12 kontsumitzailearen jokabidearen ingurukoak dira, eta 4 enpresarenak). Kapitulu bakoitzaren amaian, gainera, test erara moldatutako galderak eta problemak azaltzen dira, eta baita erantzun zuzenak ere.
Testuliburuarekin batera datorren CD-Rom-a da, egileen ustez, edizioaren ekarpenik handiena. Hor biltzen dira ondoko atalak: kontzeptuen glosarioa, ikasleak jakin dezan une oro zein termino erabiltzen ari den, eta baita zein diren harekin erlazionatzen diren beste terminoak. Gainera, kontzeptu bakoitzak amaian zerrenda bat du; zerrenda horretan adierazten da zein galderatan eta zein problematan azaltzen den delako kontzeptu hori. Glosarioa orotarikoa nahiz espezifikoa da gai bakoitzean: test erako galderak eta problemak ikasleak egiazta dezan ikasgaiaz dakiena. Bai galderek eta bai problemek laguntza modukoren bat dute berekin, ikasleak jakin dezan zergatik den zuzena erantzun bat; eta azterketa, ikasleak otsailean edota irailean egingo duenaren itxurakoa. Azterketa horren iraupena gelan egitean izango duen bera da. Behin azterketa bukatu ondoan, ikasleak zuzentzeko aukera izango du, eta gaiaz dakiena ikasgaia gainditzeko nahikoa izango den edo ez jakin ahal izango du.
Hutsen zerrenda osatu da; eskuragarri dago ikaslearentzat.
Bibliografia osagarria.
Ondoko eskuliburuak ere baliagarriak dira ikasgaia prestatzeko:
ESTRIN, S. eta LAIDLER, D. (1995) : Microeconomía. Cuarta Edición. Prentice Hall International. Hertfordshire
GRAVELLE, H. eta REES, R. (1984) : Microeconomía. Alianza Universidad Textos. Madrid.
MOCHON, F. eta PAJUELO, A. (1990) : Microeconomía. McGraw-Hill. Madrid.
PERLOFF, J. (2001): Microeconomics. Addison-Wesley. Boston.
PINDYCK, R eta RUBINFELD, D. (2001): Microeconomía. Prentice-Hall. Madrid.
KOOREMAN, P. eta WUNDERINK, S. (1997): The Economics of Household Behaviour. Mac-Millan.
STIGLITZ, J. (1998): Microeconomía. Ariel. Barcelona.
VARIAN, H. (1998) : Microeconomía Intermedia, un enfoque actual. Antoni Bosch editor. Barcelona.
Praktiketarako ondoko liburua gomendatzen da:
RODRIGUEZ, J. ; MOCHON, F. ; LABEAGA, J.M. ; GARIN, T. ; CALVO, J.L.
; y BARREIRO, F. (1999) : Elementos y Cuestiones de Microeconomía.
U.N.E.D. Madrid
